George Washington Williams

George Washington Williams

Ohio state representative (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaBedford (Pennsylvania)1849ko urriaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBlackpool1891ko abuztuaren 2a (41 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Hezkuntza
HeziketaHoward Unibertsitatea
Newton Theological Institution (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaLegum Doctor (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksoldadua, historialaria, diplomazialaria, idazlea, ministroa, politikaria, kazetaria, teologoa eta esploratzailea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAmeriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBaptismoa
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

Find a Grave: 12551659 Edit the value on Wikidata

George Washington Williams (1849ko urriaren 16a - 1891ko abuztuaren 2a)  Estatu Batuetako eta Mexikoko Gerra Zibiletan soldadu izan zen; ministro baptista, politikari, abokatu, kazetari eta historia afroamerikarraren idazle izan aurretik. Horrez gain, Ohioko Ordezkarien Ganberan ere aritu zen lanean.[1]

1880. hamarkadaren amaieran, Williamsek Europa eta Afrikara bideratu zituen bere interesak. Belgikako Leopoldo II.a erregea ezagutu ostean, liluraturik, 1890. urtean Kongoko Estatu Librera  joan zen (orduan, Leopoldo II.aren lurra), honen garapena ikusteko. Kongotarrei egotzitako abusu eta esklabutzarekin harrituta, 1890ean, Leopoldo II.ari bertako indigenek, erregearen kontura sufritzen zituzten bidegabekeriak salatzen zituen karta bat idatzi zion. Denborarekin, karta horrek ospea hartu eta “gizartearen aurkako krimenak” terminoa sortu zen. Hau, katalizatzaile bat izan zen Kongoko gobernuak gobernatzen zuen erregimenaren kontra egiteko.[2]

  1. «The African American Experience in Ohio, 1850-1920: selections from the Ohio Historical Society» Choice Reviews Online 38 (12): 38Sup–564-38Sup-564. 2001-08-01  doi:10.5860/choice.38sup-564. ISSN 0009-4978. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).
  2. Hochschild, Adam. (2002). King Leopold's ghost: a story of greed, terror, and heroism in colonial Africa. Pan Books ISBN 978-0-330-49233-1. (Noiz kontsultatua: 2024-05-03).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search